
Egun, informazioaren gizartean zeharo sartuta gaude: teknologia digitala, komunikazio berriak, globalizazioa… eta honek alde onak dituela nabaria da oso, baina egia da ere baduela bere alde txarra:
- Honen AURPEGI ATSEGINA: pertsonen arteko komunikazioa erraztu da, informazio kantitate handia lor dezakegu , zerbitzuen efikaziak eta kalitateak gora egin dute, lanpostu berriak sortu dira, gizarte globalizatuko jakinduria eta kultura arteko kontaktua askoz ere handiagoa da…
- Honen AURPEGI ILUNA: teknologien guztiz dependente bilakatu gara, globalizazio prozesuak uniformetasun kulturalera garamatza, herrialdeen arteko desberdintasun kultural eta ekonomikoak hazi egin dira (“Brecha digital” deritzona), norbanakoen zein talde sozialen gaineko kontrola gero eta nabariagoa da.
Baina, HEZKUNTZARI DAGOKIONEZ...
teknologia digitalaren agerpenak prozesuaren ALDAKETA ekarri eta formakuntzarako esfortzu handi bat egiteko beharra eragin du
ZERTARAKO???
teknologia berriak erabili ahal izateko, konpetentziak eskuratzeko eta teknologia berriak sisteman integratzeko.
ESFORTZU HAU EGIN EZEAN…
Analfabeto teknologikoak sortuko ditugu, gaurko “gizarte-teknologikoan” horrek dakarrenarekin.
BESTALDE, HEZKUNTZAN BILATU NAHI DA…
Topatu daitekeen informazio multzo infinitu horretatik alferrikako informazioa, adierazgarria den informaziotik bereizten jakingo duten izakiak garatzea.
Gaur egun (eta eskerrak), hainbat adituk lehen hain abstraktua zen horretan sakondu dute eta teknologia gelan lantzeko laguntza handikoak izan daitezkeen irizpide ugari eman dituzte: liburu, artikulu, ikerlanak… Orain hezitzaileon gogoa eta motibazioa baino ez da falta!
GURE ZALANTZA ETA HAUSNARKETAK
- Teknologia berrien erabilerari buruzkoa izan beharko litzateke gure ikasleei zuzendu beharreko irakaskuntza? Ala behar bada kritiko izatean eta azken finean informazioaren mundu erraldoiean autonomiaz trebatzen irakastean jarri beharko genuke arreta berezia?
- Gaur egun gai bakoitzeko informazio kopuru erraldoia aurki dezakegu, baina horrek guztiak hausnarketarik egin gabe edota "filtro"-rik jarri gabe ez digu ezer argitzen, guztiz kontrakoa baizik, informazio hori guretzat ez baita esanguratsua. Informazioa gurea egin behar dugu, guretzat zentzua izan dezan.
Esaldia: Aprobetxa ditzagun gaurko erraztasun teknologikoak, beti ere kritiko eta hausnarkor izanez!
Hitzak: Globalizazioa, Informazioa, Kritikotasuna, Pentsamendua.