domingo, 26 de febrero de 2012

INTRODUCCIÓN A LA TECNOLOGÍA EDUCATIVA (Manuel Area Moreira)


Egun, informazioaren gizartean zeharo sartuta gaude: teknologia digitala, komunikazio berriak, globalizazioa… eta honek alde onak dituela nabaria da oso, baina egia da ere baduela bere alde txarra:

  • Honen AURPEGI ATSEGINA: pertsonen arteko komunikazioa erraztu da, informazio kantitate handia lor dezakegu , zerbitzuen efikaziak eta kalitateak gora egin dute, lanpostu berriak sortu dira, gizarte globalizatuko jakinduria eta kultura arteko kontaktua askoz ere handiagoa da…
  • Honen AURPEGI ILUNA: teknologien guztiz dependente bilakatu gara, globalizazio prozesuak uniformetasun kulturalera garamatza, herrialdeen arteko desberdintasun kultural eta ekonomikoak hazi egin dira (“Brecha digital” deritzona), norbanakoen zein talde sozialen gaineko kontrola gero eta nabariagoa da.


Baina, HEZKUNTZARI DAGOKIONEZ...

teknologia digitalaren agerpenak prozesuaren ALDAKETA ekarri eta formakuntzarako esfortzu handi bat egiteko beharra eragin du

ZERTARAKO???

teknologia berriak erabili ahal izateko, konpetentziak eskuratzeko eta teknologia berriak sisteman integratzeko.

ESFORTZU HAU EGIN EZEAN…

Analfabeto teknologikoak sortuko ditugu, gaurko “gizarte-teknologikoan” horrek dakarrenarekin.

BESTALDE, HEZKUNTZAN BILATU NAHI DA…

Topatu daitekeen informazio multzo infinitu horretatik alferrikako informazioa, adierazgarria den informaziotik bereizten jakingo duten izakiak garatzea.

Gaur egun (eta eskerrak), hainbat adituk lehen hain abstraktua zen horretan sakondu dute eta teknologia gelan lantzeko laguntza handikoak izan daitezkeen irizpide ugari eman dituzte: liburu, artikulu, ikerlanak… Orain hezitzaileon gogoa eta motibazioa baino ez da falta!


GURE ZALANTZA ETA HAUSNARKETAK


  • Teknologia berrien erabilerari buruzkoa izan beharko litzateke gure ikasleei zuzendu beharreko irakaskuntza? Ala behar bada kritiko izatean eta azken finean informazioaren mundu erraldoiean autonomiaz trebatzen irakastean jarri beharko genuke arreta berezia?
  • Gaur egun gai bakoitzeko informazio kopuru erraldoia aurki dezakegu, baina horrek guztiak hausnarketarik egin gabe edota "filtro"-rik jarri gabe ez digu ezer argitzen, guztiz kontrakoa baizik, informazio hori guretzat ez baita esanguratsua. Informazioa gurea egin behar dugu, guretzat zentzua izan dezan.
Zerekin geratzen naiz ni? Zer pentsatzen dut jasotako informazioari buruz?




Esaldia: Aprobetxa ditzagun gaurko erraztasun teknologikoak, beti ere kritiko eta hausnarkor izanez!

Hitzak: Globalizazioa, Informazioa, Kritikotasuna, Pentsamendua.

lunes, 20 de febrero de 2012

Aliceren hausnarketa: piperbeltza vs gozokiak

«Cuando yo sea Duquesa, se dijo (aunque no con demasiadas esperanzas de llegar a serlo), no tendré ni una pizca de pimienta en mi cocina. La sopa está muy bien sin pimienta... A lo mejor es la pimienta lo que pone a la gente de mal humor, siguió pensando, muy contenta de haber hecho un nuevo descubrimiento, y el vinagre lo que hace a las personas agrias... y la manzanilla lo que las hace amargas... y... el regaliz y las golosinas lo que hace que los niños sean dulces. ¡Ojalá la gente lo supiera!»

Gure blogaren izena omenduz eta hezkuntzaren eta elikaduraren gaia hartuaz, Aliceren abenturak lurralde miresgarrian liburuko zita hau ekarri nahi izan dugu gurera. Aurreko egunean egindako sarreran hasi ginen elikaduraren eta hezkuntzaren arteko erlazioaz hizketan. Ez da aditu baten zita, are gehiago da gure ustez. Alicek, haurraren logika inuzentetik ulertarazten digu teoria konplexu honen zentzua simpletasun eta gardentasun osoz.

Elikadurak petsonaren egoteko eta sentitzeko eran eragin zuzena duela esan dugu. Irakasle moduan haurrengan eragin hau zuzenagoa dela kontuan hartu behar dugu. Gelan nola sentitzen diren, halakoa izango dute ikasteko gaitasuna egunerokotasunean eta gure Alicek argi dauka influentzia hori badela.

Agian teknizismoak ez dira zehatzak eta gozokietan oinarrituriko dieta ez da egokiena haurrentzat noski, baina Aliceren azalpenaren sakoneko sinpletasunetik hasi nahi izan dugu hausnarketaren abiapuntua sortzeko.

Sarrera borobiltzeko gaurkoan klasean aipatutakoaz erlazionatu nahi genuke...

Nahi genuke baina ezin dugu, gaur ez dugu oraindik gosaldu.





Esaldia: "Goxokiak izango dira agian haurrak hain goxo egiten dituztenak...!"

Hitzak: Zaporeak, Goxotasuna, Alice, Gosaria.

lunes, 13 de febrero de 2012

Egunerokoaren garrantzia

Kasualidatetik eta egun bakoitzean bizi dugun errealitatetik jaiotzen da ORAINA eta gerora ETORKIZUNA. Honela sinistu edo erabaki dugu eta beraz aurreko astelehenean gure artean sortu zen txantxa absurdotik abiarazi dugu gure proiektua: erretako pizza batetik.

Izan ere, ez al dugu gure geletako haurren eguneroko egoera kontuan hartu behar ikaskuntza prozezuan aurrera egiten lagundu ahal izateko? Egun tristea duten (ala gurea bazalako egun barregarria), urduri dauden, etxean aurreko egunean zer bizi izan duten... Horrek guztiak zuzenean eragingo du haien ongizatean eta hortaz ikasteko motibazioan.

Ez dezagun ahaztu haurrak eta helduak ez garela hain ezberdinak. Txikienen lekuan jarri eta mundua begi berriez begiratzeak sorkuntzarako aukera berriak eman diezazkiguke.

Abiatu gaitezen!



Esaldia: Haurren begietatik begira dezagun

Hitzak: Sortu, oraina, kasualitatea, ausardia

lunes, 6 de febrero de 2012

Egun on!

Egunon Leioako magisteritza unibertsitatetik, irakurle maitea!

Ilusio handiz sortu berri dugun blog honen izena aukeratzeko unean…
egun hauetako hotzak gure burmuin gazte eta boteretsuak izoztu zituela zirudienean…
txantxa baten eskutik, barre algaraka, etorri zaigu bat batean: ERRETAKOPIZZA!

Eta hala, kasualidadez, sortzen dira zenbaitetan gauzarik onenak, lagun… eta badakizu zer? Gu pozten gara!

Izenarekin bat hainbat ideia etorri zaigu burura (zeri buruz idatzi aurrerantzean gure sarreretan, zein eratan…) baina oraindik ez ditugu gure sekretuak argituko, aizu!

Gauza bat baino ez: daukaguna eta sor dezakeguna konpartitzeko irrikaz gaude. Irakurtzeko prest?






Esaldia: Izan zaitez, egun batez, erretako pizza!


Hitzak: Sormena, Kasualidadea, Plazerra, Absurdoa.