domingo, 20 de mayo de 2012

ZORTE ON!

Agurra


Listo, finitto, bukatu da ia. Ikasgaia, lauhilekoa, kurtsoa eta askorentzat karrera. Amildegitzat ala bidearen hasieratzat ikusi, hori norberaren esku dago. Agian gauza biak izango dira era berean, salto egin eta itsaso zabalean dzanga! Izan ere, aurretik ibilitakoak indartu gaitu, argi daukagu hori, eta aurrerantzean ibili nahi dugunak are gehiago.

Orain erremintak daramatzagu motxilan, kasu honetan IKTen eskola berrian erabilgarri eta beharrezko izango zaizkigunak. Programa bereziak noski, baina batez ere ikuspegi zabal eta hausnarkorra, irakasle ororentzat ezinbesteko bertutea dena (eta lantzen ikas daitekeena hemen egin dugun bezalaxe).

Sukaldean trasteatzen ibili gara, eta ez daukagu hartu dugun ohitura hau alde batera uzteko asmorik. Agian ez dugu hezkuntza perfekturako errezeta hutsezina lortu, baina ez dugu etsiko. Idealistegiak? Gazte iñuzenteak? Behar bada bai, baina eserita behintzat ez gara geratuko, edozeri zukua atera eta ikasteko prest gaude, gure utopia txiki errealdoiak alde batera utzi barik.

Ikaskide maiteok, batzuk besteongandik ikasi dugunak ez dauka preziorik.

Agur bero bat eta eskerrik asko!

lunes, 14 de mayo de 2012

POSTprograma

Amaierako POSTprograma

Hasi gaitezen ba ikasgai honen postprograma egiten. Horretarako begirada bat atzera bota eta bidean landutakoaz ohartuko gara.

Teknologia berriak, irakasgai berria, irakasle berria, azken lauhilekoa, azken hilabeteak… Hau da irakasgaia hasi baino lehen geneukana buruan. Zelan izan daiteke dagoeneko diplomaturako azken azterketak egiteko epean egotea? Hiru urte hauek “ti-ta” batean pasatu direla ematen du. Hala ere, utz ezagun alde batera Arangoitiko urteak eragin dezaketen nostalgia eta postprograma jorratu dezagun.

Esan genezake teknologia berriak irakasgaia zenbait etapetan banatua egon dela. Guk geuk, 5 etapetan banatu izan dugu postprograma honen egitura zehaztuz joateko:

Lehenengo etapa, irakasgai honen lehenengo egunari emango diogu. Egia esan, klaseak hasi baino lehen ez geneukan inolako espektatibak sortu, ez onak, ez txarrak. Guztiak geunden lehenagoko praktikaldi garaiari buruz hitz egiteko gogoekin. Ez geneukan klaseak hasteko ilusiorik, are gehiago gure unibertsitate maitea atzean utzi behar izan genuelako eta ez zen (eta oraindik ez da) gauza erraza izaten ari. Horregaitik esan genezake gure lehenengo egunean denboratxu bat eman geniola gure buruari; non zegoen argitzeko, irakasgai berri eta irakasle berria ezagutu behar genuela barneratzeko, gure gela non zegoen aurkitzeko (oraindik ere esan beharra dago zenbait taldekidek zailtasunak izaten ditugula klaseak aurkitzeko), eta hainbat gauza gehiago gure burua Haur Hezkuntza 3.mailako azken lauhilekoan kokatzeko. Beraz, aurkezpen klase hau ondo etorri zitzaigun unibertsitate eta irakasgai berri hauei ongi etorria emateko.

Teknologia berriak irakasgaiarekin jarraitzeko hurrengo etapa (2.etapa) zein den zehaztuko dugu. Hau ordenagailu gelan bloggarekin deitu dugu. “Blog bat egingo duzue ikasle maiteok”…-blog bat? Pero cómo que blog bat? Ei entzun dozu? Blog bat esan du, ez? Baina zelan?-... Eta beste hainbat galdera, beldur, erresistentzia. Eta begira non gauden orain, gure blogari azken errepasoa egiten. Ez da bide erreza izan, hainbat erabaki hartu behar izan ditugu baina horiei esker lan bikaina atera dugu. Blog-aren inguruan aritzeko lehen egun hauetan lasaitzen gintuen gauza bakarra zera zen; klaseko gainontzekoak ere gure egoeran zeudela. Eskerrikasko klasekide maitiok hiru urte hauetan hain ondo ezagutu izan garelako! Eta stressa eta urduritasuna konpartitu dugulako, gu bai eskuzabal!

Jo ta ke aritu ginen eta aurretik ezaguten ez genituen mila gauza ikasi izan ditugu blog-arekin. Gure esperientzia eta emaitza: guztiz positiboa.

Jarraitu dezagun beraz gure postprograma pertsonalizatuaren hurrengo etaparekin. 3.etapa = lanen aukerketa+prestaketa. Etapa honen hasieran noraezean gindoazen: …-Lan bat egin eta guztien aurrean aurkeztu… Bai, baina zein?zelan? nola? Zergaitik? Galdera guzti hauek erantzungo zituen gaia aukeratu nahi genuen. Gure porrotak ahaztuko eta lorpenak azpimarratuko zituen lanaren bilaketan aritu ginen egunak eta egunak. Guri ordenagailuen aurrean gehien gustatzen zaigun egiten: TRASTEATZEN. Horrela heldu ginen gure lanaren harira, trasteatuz eta behatuz. Komikiaren sentimentuak eta emozioak azalaratu nahi izan genituen. Tresna honen indarrari bultzadatxo bat nahi izan genion eta horretarako pertsona desberdinen ikuspuntuak topatzea berebizikoa zen. Horrela sortu zen gure lana: gure gaiaren hausnarketaren bitartez. Horretarako teknologia berriak gure gizartean zuen rola aztertu nahi izan genuen. Modu honetan mundu digitalaren indarraz ohartu ginen eta komik digitalak sortzeko bideak aurkitu genituzten.

4. etapara heldu gara, taldeen aurkezpenak. Honetan, zer esanik ez, lan zoragarriak izan dira guztionak. Aurkezpen bakoitzaren atzean talde bakoitzak egindako esfortsuak eta ahaleginak begibistan izan ditugu. Hau bai lana ikaskide maiteok! Argi geratu da gelako pertsona bakoitzak ezagutu izan ditugun segurtasun eza gainditzen lortu dugula eta guztiok zorionduak izan gaitezen: ZORIONAK!!!

Iritsi zaigu azkenengo etapa, 5.etapa hain zuzen ere, ebaluazioa + azken begirada. Honetan ari gara orain eta lortu izan ditugun helburuez ohartuz goaz. Ordenagailua et gure arteko harremana sendotzea lortu dugu. Aurre egiteko gogoak ezagutu izan ditugu eta baita etekinen satisfakzioa. Hemendik, kurtso harierarako begirada botaz oso ibilbide postitiboa ikusten dugu. Proiektu berriak sortzeko gai izan garela konturatu gara. Berrikuntzekiko eta aldaketekiko gure jarrera baikorra ezagutu dugu. Esfortzuarekin eta amore eman gabe gauzak lortu ditzalegula ikusi dugu. Oro har, hau ondoriozta dezakegu: INDARTSUAK EGIN GARA!!!

miércoles, 9 de mayo de 2012

lunes, 7 de mayo de 2012

Azkenengo aurkezpenak

Aurkezpenen azkenengo saioari hasiera emateko guk (Erretakopizza) egindako lana erakutsi dugu. Horretarako, gure antzezlaririk hoberena (Nikole) irakasle "frustatu" baten paperean sartu da eta benetan lortu du besteok ondo pasatzea! Gero, bere amets soro horretan bere arazoei zein irtenbide eman ahal izango lieken ikusi du, hau da, gure ekarpena: Komikiak!
Gure aurkezpenaren helburua ikasgai honetan landutako guztia zuei helaraztea izan da: hezkuntzaren inguruko hausnarketak, zein baliabideak erabiliko genituzkeen, gure iritzia komikiei buruz...
Beraz, espero dugu zuek disfrutatu izana, komikiak beste era batean ezagutu dituzuen bitartean.

Gure partez, lana egiten gozatu dugu. Alde batetik, gure gustukua den gai baten inguruan aritu gara eta argi dago horrek lagundu gaituela ostopoak gainditzen. Bestetik, gure inguru urbileko pertsonekin komikiei buruz hitz egin dugu, haiek beste era batez ezagutzeko aukera izanda.
Egia da lan handia egin dugula eta, askotan, nahiko frustrantea izan dela baina, azkenik, bidean topatu ditugun arazoak gainditzen lortu dugu!
Oroitzapen goxoarekin geratu gara!

Kurtsoaren azkenengo aurkezpena Aostera taldeak egin du. Eurek Eskola 2.0-ri buruz hitz egin dute prezi programa erabiliz. Egia da denok entzun dugula behin baino gehiagotan "Eskola 2.0"
baina askok ez genekien oso ondo zein zen, ume batek zihoen bezala "Gure klaseko ordenagailuaren marka...". Orain askoz ere argiago dugu zer den!
Azkenik, oso polita izan den jarduera proposatu digute (elkarri ezaugarri positiboak esan). Honi esker, denok izango dugu besteen oroitzapen txiki bat. Eskerrik asko neskak!!

Esan bezala, aurkezpenak amaitu dira eta landutako guztia etorkizunean eralbitzea espero dugu,
gustuko izango dute gure umetxoek?




jueves, 26 de abril de 2012

aurkezpenak eta aurkezpenak

Kaixo bloggero eta bloggera maiteok!

Gaur ikusi izan ditugun bi aurkezpen "maravillosoei" buruz idaztera goaz. Gaur egun berezia izan da ez delako astelehen kostoso eta pisutsu bat izan, gaur osteguna da! Eta honekin batera aurkezpenak oso dinamikoak eta atseginak izan dira.

Lehenego aurkezpena klikasten taldea izan da. Olatz andereño bordearen papera argi geratu zaigu, olatz interpretazio bikaina! Beraien gaia guretzako guztiz berria izanik, izugarri interesgarri iruditu zaigu. Ez genuen lehenagotik TIC ala TAC horien desberdintasun eta berezitasunak ikusi izan. Eskerrikasko zuen aportazio baliogarriagatik!!! Gainera, behin gaia nondik nora doan azaldu diguzuen, ez zaigu batere erraza iruditu gai horretan murgildu izana eta haien metodologia ezaugarriz, ezaugarri aztertu izana.

Bigarren txanda, kukulumutxu taldea. Hausnarketarako eta emozioak azalarazteko epea heldu zaigu zuekin! Gelan sartu bezain laster ohartu gara aurkezpen horren lasaitasunaz eta goxotasunaz. Sortu izan duten giroa oso aberatsa izan da; erlaxatzeko musika, iluntasun osoa, inzienso goxoa, loretxuak lurrean, haien jantzi sinple eta expresiboak... guztia lagundu izan digu gu eroso egoteko. Oso teknografia biziak, alaiak, emozioz beteak, oroimenez sortuaz. Bapatean konturatu gara irakaskuntzaren formazio honen bide amaigabea bukatzear dagoela eta bizi izan ditugun momentu politak berriro bizi ditugu. Beste alde batetik, pena handia eman digu Amaia taldekidea ezin etorri delako baina bere teknografiak bera hor egotearen sentsazioa oparitu digu.

Hortaz, eskerrikasko klikasten eta kukulumutxu zuen teknologia berriekiko ikuspegia oparitu egin diguzuelako eta nola ez, oso denbora atsegina eta gustosoa pasatzea eragin duzuelako. Hau bai giro polita HH31 GU GARA, AURRERA!!!

"neskato hau arangoiti garaia gogorazten ari da...hau bai pena handia!"

lunes, 23 de abril de 2012

...lan zoragarrien aurkezpenen artean murgilduz...


Gaurko egunean, hiru taldeko aurkezpenak ikusi ahal izan ditugu. Hauek haur hezkuntza bilbo, lau mila kolore eta kuxkuxeatuz dira. Gure taldeari pertsonalki asko gustatu zaizkigu guztiak. Argi ikusi da guztia ondo irtetzeko esfortzu haundiak egin dituztela eta orokorrean teknologia berrien mundu honetan gauza asko ikasi dituztela.


Lehenengo taldeari dagokionez, (haur hezkuntza bilbo) oso aurkezpen argia eta transparentea egiten lortu dutela uste dugu. Oso interesgarria izan da haiek moviemaker erabiltzean izan dituzten zailtasunak azaltzea. Gainera, mota honetako programak erabiltzean izan ahal ditugun akatsak aipatu dituzte eta hauek konpontzeko irtenbidea aurkeztu digute. Oro har, asko guztatu zaigu, lehen gertatu ez den bezala, programaren erabileraren barrenera eraman gaituztela. Programa hau berez nola eta zertarako erabil genezake irakatsi digute. Teknografietan aritzea posiblea da!


Bigarren taldekoen lana ere oso interesgarria iruditu zaigu, hauek laumilakolore dira. Aurrekoarekin konparatuz oso desberdina bada ere, erabili izan dituzten baliabideak oso egokiak izan direla uste dugu. Hain teorikoa den gaia oso modu dinamikoak aurkeztu digute eta honen garrantzia goraipatu nahi izango genuke. 50 X 15 programaren erabilera oso ideia ona iruditu zaigu irakasle identitatea den horren inguruan hausnartzeko. Gainera oso argi ikusi dugu aurkezpen hau egiteko prozesuan oso momentu onak pasatu dituztela eta hori da guretzako garrantzitsuena: taldekideen arteko harremanak sendoak izatea eta beti, beti, beti ondo pasatzea! Azkenik, eskertu nahi izango genieke klasearentzako sortu duten blog-a. Guztien artean aurrera eramatea lortzen badugu, guretzako oso baliogarria izango dela uste dugu. Irakasle identitatea bilatu dezagun!


Azkenengo taldea kuxkuxeatuz-eko neskek sortzen dute. Haien aurkezpena ere asko disfrutatu dugu. Haiek aukeratutako gaia hain urruna ematen badu ere, haiek guregana hurbileratzea lortu dute. Haien lana ikerketan oinarritu dela ikusi dugu eta honek dakarren esfortzua asko baloratzen dugu. Gainera, egoera errealak ere erakutsi izan dizkigute eta hau ere, praktikara bideratua izanik, oso egokia izan dela uste dugu. Eskoletan ere, honen inguruan lan egiten dutela argi eta garbi erakutsi digute. Eskola 2.0 aurrera doa!


Esaldia: teknologia berrien alorrean autonomoki lan egitea posiblea da!

Hitzak: nortasuna, praktikotasuna, humorea, aurrerapausuak

lunes, 16 de abril de 2012

Besteon sukaldeetatik pasatzen...


Aste honetan ikaskideen aurkezpenekin hasi gara, beraz, gaurko sarrera haientzat dedikatua izango da.

Lehenengo taldekoak, Jakin minez ikasi, benetako kazetariak bezala aritu dira. Argi dago aurrera eraman duten proiektu guztiak lan handia suposatu duela, eta hori ere azpimarratu nahi dugu oraingo honetan.

Bigarren aurkezpenean (Etorkizuna eraikitzen), berriz, taldeko kide guztiek hezkuntzarekin izan duten harremana erakutsi digute oso unkigarria izan den bideo baten bidez. Gure ustez, ez da batere erraza besteokin konpartitzea bakoitzaren bizitzaren zati bat, beraz, eskertu nahi diegu egindako esfortzu hori!

Hirugarren aurkezpenari buruz... egia esan ia hitzik gabe geratu ginen baina dena den oraindik badaukagu zer esateko, edo, gutxienez, ahaleginduko gara. Hain abstraktua den gai batetik abiatuta (egia esan esan dezakegu ez zegoela gairik) lortu duzue denok "gai" horren erdigunea izatea. Prestatu duzuen guztiarekin giro ezinbestekoa sortu duzue, bikaina. Horrexegatik, gure partetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Armonika Lewinsky!

Amaitu baino lehen, esan beharra dago aurkezpen hauek hainbat tresna ezagutzeko aukera eman digutela gure etorkizunerako baliogarriak izan daitezkeenak.

Oso lan ederra!


Esaldia: Elkarrengandik asko ikasten da.

Hitzak: lan handia, ukigarria, erdigunea, aukera

lunes, 2 de abril de 2012

Ikasle eta irakasleon lana

Ez da aurkezpenekin hasteko asko falta eta gurea diseinatzen buru belarri ari gara. Hainbeste ideia eta burutazioren ostean, nola geratuko ote da dena? Lan handiak egin beharko ditugu gura dugun guztia gelakideei aurkeztu eta pasio bihurtu berri dugun proiektu hau helarazteko. Baina esan beharra dago, gogoko tokian aldaparik ez! (edo suabetxoagoak dira behintzat...)

Honetan ari ginela, irakasleon lanaz hausnartzen ibili gara: Zer lortuko dugun honen moduko irakasgaietan burutzen ditugun proiektu eta lanekin, nola balioko diguten karrera urteek praktika errealean, zein den irakasleak bete behar duen benetako lana... Buruari "adarretatik joaten" utzi diogu (sarritan ondo datorkigu ezta?) eta haur hezkuntzako geletako anekdotez gogoratzen hasi gara. Izan ere haurrak dira gehienetan galdera eta zalantza horiek planteatu arazten dizkigutenak, eta eskerrak, zalantza gabe ez baitago hobetu eta aurrera egiterik!

Ez al dituzue praktiketan halakoan entzun edo bizi? Guk bai!




Esaldia: Gogoko tokian aldaparik ez!


Hitzak: Aurkezku, helarazi, gogoratu, bizi

lunes, 26 de marzo de 2012

Komikia dastatuz


Programa ezberdinetan trasteatu ostean (Pixton, Comic Life...) helburuak zehazten eta gure proiektua eraikitzen hasi berri gara. Zalantzak izan ditugu formatua zein xedea aukeratzerako orduan, esaterako: komiki tira laburrak sortu eta egunean egunean bloggeara igo, komiki osoa egin istorio landuagoarekin, haur hezkuntza klase dinamikan nola sartu eta abar.

Oraindik ez dugu zehaztapen handirik egin baina gure ikaskuntza prozezuan sakonduz goaz, zapore berrien bila dabilen sukaldariaren legez. Beti ere gure prozezuaren dastatzailea haurra izango dela kontuan hartuaz.

Esaldia: Helburuak zehazten ari gara...

Hitzak: dastatzaile, zehaztu, zapore berriak, programak

lunes, 19 de marzo de 2012

Komikiarekin trasteatzen hasi gara!


(Programetako baten aurkezpena: oso gomendagarria eskolan lantzeko)


Komiki digitalak sortzeko hainbat programatan trasteatzen ibili gara (zelan maite dugun trasteatzea eta deskubritzea) eta hamaika aukera topatu ditugu! Marrazki bizidunen laurmetraiak egitea, gure ahotsak grabatu eta editatzea, pertsonaiak sortzea... Bai gure sketch- ak sortzeko, irakaskuntzaren munduaren inguruko hausnarketak eginez eta baita haurrekin erabila ahal izateko. Beti ere umoreaz baliatuz!

ITZELA DA HAU!!!


Hitzak: itzela, motibatuta, trasteatzea, hasiera

Esaldia: animatuta gaude!

martes, 13 de marzo de 2012

Gure gaiaren aukeraketan...

Gaurko egunean, gure lanean landuko dugun gaiaren inguruko eztabaidari eman diogu denbora. Hasiera batean pixka bat galduta sentitu gara, zer egin? Zer interes ditugu? Zein jakintza berriak landu nahi ditugu? Zertarako balio izango zaigu gure etorkizuneko lanean?...

Pentsatuz eta pentsatuz beti ere umeen interesetatik hastea erabaki dugu. Horretan oinarritzen ditugu gure proiektu eta lan guztiak. KONSTRUKTIBISMOA da gure lan egiteko irizpiderik argiena. Ordenagailuan trasteatuz ideia batzuk etorri zaizkigu burura: marrazkiak, irudiak, letrak, hitzak, koloreak, pertsonaiak, egunerokotasuna... badakigu!!!: KOMIKIA!!! Bai horixe, hori da gure lanaren izenburua, Komikia. Nahiz eta honen inguruko gure aurrejakintzak oso eskasak izan, uste dugu komikia izan daitekela ikasketa-prozesuan (bai umeena eta bai irakasleena) eragin oso positiboa izango duen baliabide eta tresna. Komikian ikusi izan ditugun egoerak askotan egunerokotasunean bizi izandakoak izan dira eta ezetz dioena gezurretan dabil. Nor ez da Mafaldarekin identifikatuta sentitu?

Gainera gure taldearen funtzionamenduan ezinbestekoa da UMOREA. Umorea pozik gaudenean, triste gaudenean, umorea galduta sentitzen garenean...badakigu askotan gehiegi agobiatzen garela, horietan txiki-txikiak egiten gara eta ez dugu irribarrerik azaldu nahi. Horietan bebai umorea agertzea da guk nahi duguna! Nahiz eta gauzak batzuetan, aurre-planifikatuarekin bat ez etorri ezin dugu humorea galdu. Zer uste izango dute umeek bestela? tz eta ts-ren artean bereizten ez jakitean negar egin behar dutela? edo amore eman behar dutela? Hobe umore eman!!!



Esaldia: Komikiaren mundu berria ezagutzeko prest!

Hitzak: interesak, konstruktibismoa, komikia, umorea, irudimena

sábado, 3 de marzo de 2012

Eskola orduak hausnartu nahiean...

Orain arte ez gara gelan egin izan dugunaz aritu. Izan ere gure gaia aukeratu (elikadura, esperimentazioa...) eta bertatik abiatuz irakaskuntzaz eta haurren ikaskuntza prozezuaz ibili gara hizketan.

Zergatik gura dugun hortaz, momentu zehatz honetan ikasgelan lantzen ditugun kontuei buruz idatzi? Bada, ziurrenik orain arte igaro diren eskola orduak mastekatzeko astia izan dugulako eta dastatzen hasi garelako jada.

Ikasteko gosea daukagu. Hori erraz igartzen zaigu galderetan, zalantzetan, ezinegonean eta aurrera egiteko grinean. Haurrengandik, jakinduriaren esponja txiki horiengandik, ikasi nahi izan dugu geldi ez geratzearen garrantzia (eskerrak gogora arazten digutela!).

Azken eskola egunean gelan hausnartutakoa beraz oraintxe esandakoaren seinale ona dela deritzogu: gela banatzea onuragarria izan daitekeen ala ez zalantzan jartzea, denborari ahalik eta zuku gehien atera nahi izatea, hamaika programa ezberdin erabiltzen ikastea...

Ikasteko gosea azken finean, ez al duzue uste?












Esaldia: Ikasteko gosea daukagu, eta eskerrak!

Hitzak: grina, nahia, aurrera pausoa, hamaika

domingo, 26 de febrero de 2012

INTRODUCCIÓN A LA TECNOLOGÍA EDUCATIVA (Manuel Area Moreira)


Egun, informazioaren gizartean zeharo sartuta gaude: teknologia digitala, komunikazio berriak, globalizazioa… eta honek alde onak dituela nabaria da oso, baina egia da ere baduela bere alde txarra:

  • Honen AURPEGI ATSEGINA: pertsonen arteko komunikazioa erraztu da, informazio kantitate handia lor dezakegu , zerbitzuen efikaziak eta kalitateak gora egin dute, lanpostu berriak sortu dira, gizarte globalizatuko jakinduria eta kultura arteko kontaktua askoz ere handiagoa da…
  • Honen AURPEGI ILUNA: teknologien guztiz dependente bilakatu gara, globalizazio prozesuak uniformetasun kulturalera garamatza, herrialdeen arteko desberdintasun kultural eta ekonomikoak hazi egin dira (“Brecha digital” deritzona), norbanakoen zein talde sozialen gaineko kontrola gero eta nabariagoa da.


Baina, HEZKUNTZARI DAGOKIONEZ...

teknologia digitalaren agerpenak prozesuaren ALDAKETA ekarri eta formakuntzarako esfortzu handi bat egiteko beharra eragin du

ZERTARAKO???

teknologia berriak erabili ahal izateko, konpetentziak eskuratzeko eta teknologia berriak sisteman integratzeko.

ESFORTZU HAU EGIN EZEAN…

Analfabeto teknologikoak sortuko ditugu, gaurko “gizarte-teknologikoan” horrek dakarrenarekin.

BESTALDE, HEZKUNTZAN BILATU NAHI DA…

Topatu daitekeen informazio multzo infinitu horretatik alferrikako informazioa, adierazgarria den informaziotik bereizten jakingo duten izakiak garatzea.

Gaur egun (eta eskerrak), hainbat adituk lehen hain abstraktua zen horretan sakondu dute eta teknologia gelan lantzeko laguntza handikoak izan daitezkeen irizpide ugari eman dituzte: liburu, artikulu, ikerlanak… Orain hezitzaileon gogoa eta motibazioa baino ez da falta!


GURE ZALANTZA ETA HAUSNARKETAK


  • Teknologia berrien erabilerari buruzkoa izan beharko litzateke gure ikasleei zuzendu beharreko irakaskuntza? Ala behar bada kritiko izatean eta azken finean informazioaren mundu erraldoiean autonomiaz trebatzen irakastean jarri beharko genuke arreta berezia?
  • Gaur egun gai bakoitzeko informazio kopuru erraldoia aurki dezakegu, baina horrek guztiak hausnarketarik egin gabe edota "filtro"-rik jarri gabe ez digu ezer argitzen, guztiz kontrakoa baizik, informazio hori guretzat ez baita esanguratsua. Informazioa gurea egin behar dugu, guretzat zentzua izan dezan.
Zerekin geratzen naiz ni? Zer pentsatzen dut jasotako informazioari buruz?




Esaldia: Aprobetxa ditzagun gaurko erraztasun teknologikoak, beti ere kritiko eta hausnarkor izanez!

Hitzak: Globalizazioa, Informazioa, Kritikotasuna, Pentsamendua.

lunes, 20 de febrero de 2012

Aliceren hausnarketa: piperbeltza vs gozokiak

«Cuando yo sea Duquesa, se dijo (aunque no con demasiadas esperanzas de llegar a serlo), no tendré ni una pizca de pimienta en mi cocina. La sopa está muy bien sin pimienta... A lo mejor es la pimienta lo que pone a la gente de mal humor, siguió pensando, muy contenta de haber hecho un nuevo descubrimiento, y el vinagre lo que hace a las personas agrias... y la manzanilla lo que las hace amargas... y... el regaliz y las golosinas lo que hace que los niños sean dulces. ¡Ojalá la gente lo supiera!»

Gure blogaren izena omenduz eta hezkuntzaren eta elikaduraren gaia hartuaz, Aliceren abenturak lurralde miresgarrian liburuko zita hau ekarri nahi izan dugu gurera. Aurreko egunean egindako sarreran hasi ginen elikaduraren eta hezkuntzaren arteko erlazioaz hizketan. Ez da aditu baten zita, are gehiago da gure ustez. Alicek, haurraren logika inuzentetik ulertarazten digu teoria konplexu honen zentzua simpletasun eta gardentasun osoz.

Elikadurak petsonaren egoteko eta sentitzeko eran eragin zuzena duela esan dugu. Irakasle moduan haurrengan eragin hau zuzenagoa dela kontuan hartu behar dugu. Gelan nola sentitzen diren, halakoa izango dute ikasteko gaitasuna egunerokotasunean eta gure Alicek argi dauka influentzia hori badela.

Agian teknizismoak ez dira zehatzak eta gozokietan oinarrituriko dieta ez da egokiena haurrentzat noski, baina Aliceren azalpenaren sakoneko sinpletasunetik hasi nahi izan dugu hausnarketaren abiapuntua sortzeko.

Sarrera borobiltzeko gaurkoan klasean aipatutakoaz erlazionatu nahi genuke...

Nahi genuke baina ezin dugu, gaur ez dugu oraindik gosaldu.





Esaldia: "Goxokiak izango dira agian haurrak hain goxo egiten dituztenak...!"

Hitzak: Zaporeak, Goxotasuna, Alice, Gosaria.

lunes, 13 de febrero de 2012

Egunerokoaren garrantzia

Kasualidatetik eta egun bakoitzean bizi dugun errealitatetik jaiotzen da ORAINA eta gerora ETORKIZUNA. Honela sinistu edo erabaki dugu eta beraz aurreko astelehenean gure artean sortu zen txantxa absurdotik abiarazi dugu gure proiektua: erretako pizza batetik.

Izan ere, ez al dugu gure geletako haurren eguneroko egoera kontuan hartu behar ikaskuntza prozezuan aurrera egiten lagundu ahal izateko? Egun tristea duten (ala gurea bazalako egun barregarria), urduri dauden, etxean aurreko egunean zer bizi izan duten... Horrek guztiak zuzenean eragingo du haien ongizatean eta hortaz ikasteko motibazioan.

Ez dezagun ahaztu haurrak eta helduak ez garela hain ezberdinak. Txikienen lekuan jarri eta mundua begi berriez begiratzeak sorkuntzarako aukera berriak eman diezazkiguke.

Abiatu gaitezen!



Esaldia: Haurren begietatik begira dezagun

Hitzak: Sortu, oraina, kasualitatea, ausardia

lunes, 6 de febrero de 2012

Egun on!

Egunon Leioako magisteritza unibertsitatetik, irakurle maitea!

Ilusio handiz sortu berri dugun blog honen izena aukeratzeko unean…
egun hauetako hotzak gure burmuin gazte eta boteretsuak izoztu zituela zirudienean…
txantxa baten eskutik, barre algaraka, etorri zaigu bat batean: ERRETAKOPIZZA!

Eta hala, kasualidadez, sortzen dira zenbaitetan gauzarik onenak, lagun… eta badakizu zer? Gu pozten gara!

Izenarekin bat hainbat ideia etorri zaigu burura (zeri buruz idatzi aurrerantzean gure sarreretan, zein eratan…) baina oraindik ez ditugu gure sekretuak argituko, aizu!

Gauza bat baino ez: daukaguna eta sor dezakeguna konpartitzeko irrikaz gaude. Irakurtzeko prest?






Esaldia: Izan zaitez, egun batez, erretako pizza!


Hitzak: Sormena, Kasualidadea, Plazerra, Absurdoa.