lunes, 26 de marzo de 2012

Komikia dastatuz


Programa ezberdinetan trasteatu ostean (Pixton, Comic Life...) helburuak zehazten eta gure proiektua eraikitzen hasi berri gara. Zalantzak izan ditugu formatua zein xedea aukeratzerako orduan, esaterako: komiki tira laburrak sortu eta egunean egunean bloggeara igo, komiki osoa egin istorio landuagoarekin, haur hezkuntza klase dinamikan nola sartu eta abar.

Oraindik ez dugu zehaztapen handirik egin baina gure ikaskuntza prozezuan sakonduz goaz, zapore berrien bila dabilen sukaldariaren legez. Beti ere gure prozezuaren dastatzailea haurra izango dela kontuan hartuaz.

Esaldia: Helburuak zehazten ari gara...

Hitzak: dastatzaile, zehaztu, zapore berriak, programak

lunes, 19 de marzo de 2012

Komikiarekin trasteatzen hasi gara!


(Programetako baten aurkezpena: oso gomendagarria eskolan lantzeko)


Komiki digitalak sortzeko hainbat programatan trasteatzen ibili gara (zelan maite dugun trasteatzea eta deskubritzea) eta hamaika aukera topatu ditugu! Marrazki bizidunen laurmetraiak egitea, gure ahotsak grabatu eta editatzea, pertsonaiak sortzea... Bai gure sketch- ak sortzeko, irakaskuntzaren munduaren inguruko hausnarketak eginez eta baita haurrekin erabila ahal izateko. Beti ere umoreaz baliatuz!

ITZELA DA HAU!!!


Hitzak: itzela, motibatuta, trasteatzea, hasiera

Esaldia: animatuta gaude!

martes, 13 de marzo de 2012

Gure gaiaren aukeraketan...

Gaurko egunean, gure lanean landuko dugun gaiaren inguruko eztabaidari eman diogu denbora. Hasiera batean pixka bat galduta sentitu gara, zer egin? Zer interes ditugu? Zein jakintza berriak landu nahi ditugu? Zertarako balio izango zaigu gure etorkizuneko lanean?...

Pentsatuz eta pentsatuz beti ere umeen interesetatik hastea erabaki dugu. Horretan oinarritzen ditugu gure proiektu eta lan guztiak. KONSTRUKTIBISMOA da gure lan egiteko irizpiderik argiena. Ordenagailuan trasteatuz ideia batzuk etorri zaizkigu burura: marrazkiak, irudiak, letrak, hitzak, koloreak, pertsonaiak, egunerokotasuna... badakigu!!!: KOMIKIA!!! Bai horixe, hori da gure lanaren izenburua, Komikia. Nahiz eta honen inguruko gure aurrejakintzak oso eskasak izan, uste dugu komikia izan daitekela ikasketa-prozesuan (bai umeena eta bai irakasleena) eragin oso positiboa izango duen baliabide eta tresna. Komikian ikusi izan ditugun egoerak askotan egunerokotasunean bizi izandakoak izan dira eta ezetz dioena gezurretan dabil. Nor ez da Mafaldarekin identifikatuta sentitu?

Gainera gure taldearen funtzionamenduan ezinbestekoa da UMOREA. Umorea pozik gaudenean, triste gaudenean, umorea galduta sentitzen garenean...badakigu askotan gehiegi agobiatzen garela, horietan txiki-txikiak egiten gara eta ez dugu irribarrerik azaldu nahi. Horietan bebai umorea agertzea da guk nahi duguna! Nahiz eta gauzak batzuetan, aurre-planifikatuarekin bat ez etorri ezin dugu humorea galdu. Zer uste izango dute umeek bestela? tz eta ts-ren artean bereizten ez jakitean negar egin behar dutela? edo amore eman behar dutela? Hobe umore eman!!!



Esaldia: Komikiaren mundu berria ezagutzeko prest!

Hitzak: interesak, konstruktibismoa, komikia, umorea, irudimena

sábado, 3 de marzo de 2012

Eskola orduak hausnartu nahiean...

Orain arte ez gara gelan egin izan dugunaz aritu. Izan ere gure gaia aukeratu (elikadura, esperimentazioa...) eta bertatik abiatuz irakaskuntzaz eta haurren ikaskuntza prozezuaz ibili gara hizketan.

Zergatik gura dugun hortaz, momentu zehatz honetan ikasgelan lantzen ditugun kontuei buruz idatzi? Bada, ziurrenik orain arte igaro diren eskola orduak mastekatzeko astia izan dugulako eta dastatzen hasi garelako jada.

Ikasteko gosea daukagu. Hori erraz igartzen zaigu galderetan, zalantzetan, ezinegonean eta aurrera egiteko grinean. Haurrengandik, jakinduriaren esponja txiki horiengandik, ikasi nahi izan dugu geldi ez geratzearen garrantzia (eskerrak gogora arazten digutela!).

Azken eskola egunean gelan hausnartutakoa beraz oraintxe esandakoaren seinale ona dela deritzogu: gela banatzea onuragarria izan daitekeen ala ez zalantzan jartzea, denborari ahalik eta zuku gehien atera nahi izatea, hamaika programa ezberdin erabiltzen ikastea...

Ikasteko gosea azken finean, ez al duzue uste?












Esaldia: Ikasteko gosea daukagu, eta eskerrak!

Hitzak: grina, nahia, aurrera pausoa, hamaika