Zergatik gura dugun hortaz, momentu zehatz honetan ikasgelan lantzen ditugun kontuei buruz idatzi? Bada, ziurrenik orain arte igaro diren eskola orduak mastekatzeko astia izan dugulako eta dastatzen hasi garelako jada.
Ikasteko gosea daukagu. Hori erraz igartzen zaigu galderetan, zalantzetan, ezinegonean eta aurrera egiteko grinean. Haurrengandik, jakinduriaren esponja txiki horiengandik, ikasi nahi izan dugu geldi ez geratzearen garrantzia (eskerrak gogora arazten digutela!).
Azken eskola egunean gelan hausnartutakoa beraz oraintxe esandakoaren seinale ona dela deritzogu: gela banatzea onuragarria izan daitekeen ala ez zalantzan jartzea, denborari ahalik eta zuku gehien atera nahi izatea, hamaika programa ezberdin erabiltzen ikastea...
Ikasteko gosea azken finean, ez al duzue uste?

Esaldia: Ikasteko gosea daukagu, eta eskerrak!
Hitzak: grina, nahia, aurrera pausoa, hamaika
No hay comentarios:
Publicar un comentario