Gaurko egunean, gure lanean landuko dugun gaiaren inguruko eztabaidari eman diogu denbora. Hasiera batean pixka bat galduta sentitu gara, zer egin? Zer interes ditugu? Zein jakintza berriak landu nahi ditugu? Zertarako balio izango zaigu gure etorkizuneko lanean?...
Pentsatuz eta pentsatuz beti ere umeen interesetatik hastea erabaki dugu. Horretan oinarritzen ditugu gure proiektu eta lan guztiak. KONSTRUKTIBISMOA da gure lan egiteko irizpiderik argiena. Ordenagailuan trasteatuz ideia batzuk etorri zaizkigu burura: marrazkiak, irudiak, letrak, hitzak, koloreak, pertsonaiak, egunerokotasuna... badakigu!!!: KOMIKIA!!! Bai horixe, hori da gure lanaren izenburua, Komikia. Nahiz eta honen inguruko gure aurrejakintzak oso eskasak izan, uste dugu komikia izan daitekela ikasketa-prozesuan (bai umeena eta bai irakasleena) eragin oso positiboa izango duen baliabide eta tresna. Komikian ikusi izan ditugun egoerak askotan egunerokotasunean bizi izandakoak izan dira eta ezetz dioena gezurretan dabil. Nor ez da Mafaldarekin identifikatuta sentitu?
Gainera gure taldearen funtzionamenduan ezinbestekoa da UMOREA. Umorea pozik gaudenean, triste gaudenean, umorea galduta sentitzen garenean...badakigu askotan gehiegi agobiatzen garela, horietan txiki-txikiak egiten gara eta ez dugu irribarrerik azaldu nahi. Horietan bebai umorea agertzea da guk nahi duguna! Nahiz eta gauzak batzuetan, aurre-planifikatuarekin bat ez etorri ezin dugu humorea galdu. Zer uste izango dute umeek bestela? tz eta ts-ren artean bereizten ez jakitean negar egin behar dutela? edo amore eman behar dutela? Hobe umore eman!!!
Esaldia: Komikiaren mundu berria ezagutzeko prest!
Hitzak: interesak, konstruktibismoa, komikia, umorea, irudimena