domingo, 20 de mayo de 2012

Agurra


Listo, finitto, bukatu da ia. Ikasgaia, lauhilekoa, kurtsoa eta askorentzat karrera. Amildegitzat ala bidearen hasieratzat ikusi, hori norberaren esku dago. Agian gauza biak izango dira era berean, salto egin eta itsaso zabalean dzanga! Izan ere, aurretik ibilitakoak indartu gaitu, argi daukagu hori, eta aurrerantzean ibili nahi dugunak are gehiago.

Orain erremintak daramatzagu motxilan, kasu honetan IKTen eskola berrian erabilgarri eta beharrezko izango zaizkigunak. Programa bereziak noski, baina batez ere ikuspegi zabal eta hausnarkorra, irakasle ororentzat ezinbesteko bertutea dena (eta lantzen ikas daitekeena hemen egin dugun bezalaxe).

Sukaldean trasteatzen ibili gara, eta ez daukagu hartu dugun ohitura hau alde batera uzteko asmorik. Agian ez dugu hezkuntza perfekturako errezeta hutsezina lortu, baina ez dugu etsiko. Idealistegiak? Gazte iñuzenteak? Behar bada bai, baina eserita behintzat ez gara geratuko, edozeri zukua atera eta ikasteko prest gaude, gure utopia txiki errealdoiak alde batera utzi barik.

Ikaskide maiteok, batzuk besteongandik ikasi dugunak ez dauka preziorik.

Agur bero bat eta eskerrik asko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario